Aurreko bidalketarako adibide bila nenbilela hauxe aurkitu nuen Laboral Kutxaren webgunean:

Laboral Kutxa glosarioa

Datua eguneratzea ahaztu zaiela dirudi, aspaldi igo baitzen Gordailuak Bermatzeko Funtsaren bermea 100.000 euroetaraino. Eta ez hori bakarrik, Europako Batasunak gordailuentzako berme-funts guztiak arautu ditu duela ez hainbeste, eta denek 100.000 euro bermatu behar dituzte gutxienez.