Gorakorrak, erreferentziatuak, egituratuak, garantizatuak, lehentasunezkoak…; abizen ugariko produktuak aurkeztuko dizkigute banketxean gure dirua usaindu orduko. Dena oso segurua, galtzeko arriskurik gabe, dirua berehala berreskuratzeko moduan, eta abar. Bai ba, gordailuekin bezala.

Kontuz horrelakoetan, gordailuak bezala izateak ez du esan nahi gordailuak direnik. Gordailua beste edozein produktutik bereizten duena Gordailuak Bermatzeko Funtsa da. Banketxean saldu nahi diguten hori Funtsak bermatzen du? Erantzuna ezezkoa bada orduan ez da gordailua, eta, kontrakoa esan arren, beste arrisku gehigarri batzuk izango ditu.