Gordailuaren epea betetzean jarritako dirua kontuan itzuliko digute. Baina beti ez da horrela izaten. Batzutan banketxeak gordailua berritu egingo digu automatikoki, eta gerta daiteke berritze hau jatorrizko gordailuaren baldintza beretan ez izatea. UTB txikiagoa eduki dezake, eteteko baldintza okerragoak, eta abar. Horrelako berritze bat gerta daitekenean banketxearen oharra jaso ohi da, baina badaezpada gordailuen epea zaintzea komeni da.

Epea gaindituta gordailua automatikoki berritzen bada, eta berritze baldintzak gustokoak ez baditugu, gordailu berria eteteko eskubidea izango dugu berritu eta hurrengo 15 egunetan.