Gogoratzen interesa dirutan eman beharrean opariak ematen zituzten gordailuak? Bada, hauek ere PFEZ aitorpenean jaso behar dira. Orduan zer, Ogasunari eman beharko diogu opariaren zati bat? Opariaren zati bat ez, noski, baina opari horrek balio bat du eurotan, eta euro kopuru horren zati bat bai eman beharko diogula. Normalean banketxeak atxikipen hau kontuan izaten du gordailua eskaintzerakoan, baina gerta daiteke azkenean opariarengatik Ogasunari zerbait ordaindu behar izatea. Deskuidatuz gero, ez opari eta ez ezer.