Bestela iruditu arren gordailuen fiskaltasuna oso sinplea da. Hain sinplea banketxeek automatikoki igortzen dizkiotela gure gordailuen datu guztiak Ogasunari. Autolikidazio proposamena jasotzen badugu bertan ikusi ahal izango ditugu datu guztiak, eta banketxeek emandako ziurtagiriekin alderatu besterik ez dugu egin beharko. Edota aitorpena modu mekanizatuan nahiz ZergaBidea programaren bidez egiten badugu, informazio fiskala eskuratu, eta gure gordailu guztiak bertan agertuko direla ikusiko dugu. Hor ere banketxeek emandako ziurtagiriekin datuak alderatzea besterik ez dugu egingo.

Gerta daiteke noizbait daturen bat zuzendu behar izatea, baina gainerako kalkulu guztiak Ogasunak egingo ditu, eta ez dugu beste ezeri buruz kezkatu beharko.

Bide batez, jakin ZergaBide programan gordailuek sortutako etekinaren gakoa A dela.