Euribor interes mota bat da; Euroguneko banketxe nagusienek gainerako banketxeei dirua maileguan emateko eskatuko luketen interesen batazbestekoa jasotzen du. Maileguak epe desberdinekoak izan daitezkenez epe desberdinetako Euriborrak aurki ditzakegu: astebeterako Euribor, hilabeterako Euribor, urtebeterakoa, eta abar. Urtebeterako Euribor, adibidez, oso erreferentzia erabilia da etxeak erosteko maileguetan. Eta aurreko bidalketan ikusi bezala, badakigu 3, 6 eta 12 hilabeteko Euriborrek gordailuen interesen muga ezagutzeko balioko digutela.

Euribor mota guztiak egunero kalkulatu eta argitaratzen dira. Hona hemen azken 10 urteetan guri interesatzen zaizkigun Euriborrek izan duten bilakaera:

Euribor

Uneko balioa ezagutzeko Euribor web gune ofizialera jo daiteke.