Izenak berak adierazten duen bezala gordailuen egiteko nagusia dirua gordetzea da: dirua banketxe batera eraman, eta banketxeak dirua gordeko digu. Baina diru horrekin banketxeek negozioa egiten dutenez bidezkoa da guk ere gordailuengatik zerbait jasotzea.

Tamalez, gordailuekin lor dezakegun etekina nahiko mugatuta dago. Horregatik, edozein unetan beharko genuken dirua gordetzeko erabiliko ditugu soilik. Horretarako koltxoi azpian ere gorde genezake dirua, baina badakigu geldirik dagoen diruak eroste ahalmena galtzen duela inflazioaren erruz, beraz, koltxoiarena ez da hain ideia ona.

Bestalde, gordailuak horrela erabiltzen baditugu, argi izan behar dugu inflazioa gainditzen duen gordailua aski izango dela guretzat; ez dugu espero behar gordailuekin dirutza lortzerik.