Inflazioa erosneurrien gorakada orokorrari deitzen zaio, eta gure aurrezkien etsai handienetako bat da. Inflazioaren erruz, denboraren igarotze hutsak diruaren eroste-ahalmena gutxitzea dakar, hau da, diru kopuru berarekin gauza gutxiago erosi ahal izango dugu hemendik urte batzuetara.

Okerragoa da, ordea, inflazioa nahita eragiten den gertakari bat dela. Adituen ustetan ekonomiaren bilakaera aproposerako urtean %2 inguruko inflazioa onuragarria da. Ondorioz, Europako Banku Zentrala antzeko inflazioa lortzeko neurriak hartzen saiatzen da. Hori baino gehiago ez, noski, baina ahal dela askoz gutxiago ere ez. Beraz, hortxe gaude gu, urtero-urtero gure aurrezkien galera jasaten.

Inflazioa neurtzeko KPI erabiltzen da, Kontsumoko Prezioen Indizea. KPI kalkulatzeko hainbat erosgaien prezioen batazbestekoa neurtzen denez, KPI igoera erabiltzen da inflazioa adierazteko. Igoera hau ehunekotan ematen da.

Hona hemen azken 10 urteetan Gipuzkoan neurtutako urteko KPI igoeraren bilakaera:

Inflazioa

Uneko balioak ezagutzeko Eustaten web gunera jo daiteke.