Aurreko bidalketako irudian Euribor eta inflazioaren bilakaera oso antzekoak direla ikus daiteke. Antzekotasun horren atzean bada arrazoi jakin bat: Europako Banku Zentralaren interes-tasa.

Aurrekoan aipatu bezala Europako Banku Zentralak %2 inguruko inflazioa bultzatzen du. Horretarako zenbait moneta-politika ditu eskura, eta horien artean nabarmenena euroaren interes-tasa da. Euroaren interes-tasa Europako Banku Zentralak Euroguneko banketxeei diru-maileguengatik kobratzen dien interesa da. Nahi duen balioa erabakitzeko eskubidea du, eta inflazioa kontrolatzeko tresna gisa erabiltzen du. Inflazioa altua bada interes-tasa igo egiten du, maileguak garestitu eta diru-emaria zaildu asmoz, diru-emaria zailduta erosneurrien gorakada eten egin ohi baita. Aldiz, inflazioa baxua bada interes-tasa jeitsi egiten du, maileguak merketu eta diru-emaria errazteko asmoz, diru-emaria erraztuta salneurriak bizitu egin ohi baitira. Horrela, inflazioaren eta interes-tasaren bilakaera nahiko antzekoak dira.

Bestalde, gogoan izan Euribor bera ere banketxeentzako maileguen interesa dela. Beraz, ez da harritzekoa interes-tasarekin lotura estua edukitzea. Maileguen arteko lehiaren eraginez, Europako Banku Zentralak interes-tasa jeisten badu banketxeek Euribor ere jeitsi egiten dute. Eta alderantziz, interes-tasa igoz gero Euribor ere igo egiten da.

Guzti honen eraginez, zeharka izan arren, azkenean Euriborren eta inflazioaren bilakaera elkarri lotuta agertzen dira.

Hona hemen azken 10 urteetan Europako Banku Zentralaren interes-tasak izan duen bilakaera:

Interes-tasa

Uneko interes-tasa ezagutzeko Europako Banku Zentralaren weg gunera jo daiteke.