Guk dirua behar dugunean banketxera jotzen dugu mailegu eske. Enpresek ere berdin egiten dute, baina horretaz aparte badute dirua lortzeko beste bide bat. Behar duten diru-mailegua zatikatu, eta zati horiek merkatura atera ditzakete. Mailegu zati bakoitzari balore deitzen zaio, eta balore horien merkaturatzeari errenta finkoaren jaulkipena.

Inbertitzaileei jaulkipen bat interesatzen bazaie jaulkipen horretako baloreak eskuratzen dituzte. Baloreek jaulkipen-balio bat dute —maileguan uzten den dirua—, eta ordainetan interes bat jasotzeko eskubidea ematen dute. Interes horri kupoia deitu ohi zaio.

Hona hemen duela gutxiko jaulkipen bat:

Aucalsa jaulkipena

Jaulkipen honekin Aucalsa enpresak 229,4 milio euro lortu nahi zituen, eta horretarako 500 euroko baloreak merkaturatu zituen, 5 urtetara, urteko %4,35eko kupoiarekin.