Aurreko bidalketan ikusi bezala, jaulkitzailearen kaudimena oso garrantzitsua da errenta finkoan inbertitzeko garaian. Ikusi dugu, baita ere, kaudimenaren berri izateko errenta finkoari era desberdinean deitzen zaiola. Hala ere, izena ez da nahikoa, inbertitzerakoan jaulkitzailea askoz hobeto ezagutu behar dugu.

Jaulkitzaile guztien xehetasunak ezagutzea, ordea, lan itzela da. Horregatik lan horretan aritzen diren enpresa adituak daude: rating agentziak.

Rating agentziak jaulkitzaileak aztertzeaz arduratzen dira. Jaulkitzaile bakoitzari bere egoera ekonomikoa, merkatu baldintzak, etorkizuneko arriskuak, eta beste hainbat gai aztertu, eta kaudimena adieraziko duen rating-a esleitzen diote.

Rating agentzia asko daude, baina hiru dira ezagunenak: Standard & Poors, Fitch eta Moody’s. Bakoitzak bere rating sistema duen arren, sistemen artean ondorengo baliokidetza-taula ezar daiteke:

S&P Fitch Moody’s Azalpena
AAA AAA Aaa Bikaina. Ordaintzeko gaitasun ziurra. I
N
B
E
R
T
S
I
O
A
AA+ AA+ Aa1 Ona. Ordaintzeko gaitasun sendoa.
AA AA Aa2
AA- AA- Aa3
A+ A+ A1 Egokia. Ordaintzeko gaitasun onekoa. Aldaketa ekonomikoek eragin gutxi dute gaitasunean.
A A A2
A- A- A3
BBB+ BBB+ Baa1 Erdipurdikoa. Ordaintzeko gaitasuna du, baina aldaketa ekonomikoek eragina izan dezakete gaitasun horretan.
BBB BBB Baa2
BBB- BBB- Baa3
BB+ BB+ Ba1 Kaltebera. Aldaketa ekonomikoek eragin zuzena izan dezakete ordaintzeko gaitasunean. E
S
P
E
K
U
L
A
Z
I
O
A
BB BB Ba2
BB- BB- Ba3
B+ B+ B1 Ahula. Edozein aldaketa ekonomikok ordaintzeko gaitasunean eragin zuzena du.
B B B2
B- B- B3
CCC+ CCC Caa1 Kaxkarra. Egoera ekonomiko egokian bakarrik ordain dezake.
CCC Caa2
CCC- Caa3
CC CC Ca
C C C
D D   Ez ditu ordainketa guztiak behar bezala betetzen.

Rating agentziak oso lagungarriak dira errenta finkoan inbertitzeko garaian, baina ez ahaztu akatsak ere egiten dituztela.