Aurreko bildaketan ikusi bezala errenta finkoak epe jakin bat izaten du. Epe horretan dirua ezin da erabili, eta amaiera arte itxaron behar da jarritakoa berreskuratzeko. Batzutan, ordea, badira honen inguruko zenbait berezitasun.

Adibidez, jaulkitzaileak amortizazio aukera gorde dezake beretzat. Hau da, baloreari dagokion dirua edozein unetan —edo epea amaitu baino lehenagoko data jakin bat edo batzuetan— itzultzeko eskubidea izango duela adieraz dezake. Jaulkitzailearen eskubide honi call aukera deitzen zaio.

Edota inbertitzaileari etete eskubidea aitor diezaioke. Hau da, dirua epea amaitu baino lehenagoko data jakin bat edo batzuetan berreskuratzeko aukera eskein diezaioke. Inbertitzailearen aukera honi put aukera deitzen zaio, edo likidezia-leihoa ere bai batzutan.

Bukatzeko, jaulkitzaileak diruaren ordez beste zerbait itzultzeko eskubidea gorde dezake beretzat. Adibidez, epea amaitutakoan dirua itzuli beharrean akzioak itzul ditzake. Kasu hauetan errenta finko bihurgarriari buruz hitz egiten da, errenta finkoa zena beste zerbait bihurtzen baita.

Berezitasun guzti hauek eragina dute errenta finkoaren arriskuan, beraz, adi aztertu behar dugu jaulkipenak horrelakorik duen ala ez.