Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts published in ekaina, 2014

Banketxeen negozio nagusia maileguak ematea da. Eta horretarako, noski, dirua behar dute. Bada, gordailuak dira banketxeen diru iturri nagusia. Eta zenbat eta gordailu gehiago, orduan eta mailegu eta irabazi gehiago. Beraz, banketxeak ahalik eta gordailu gehien jasotzen saiatuko dira, eta horretarako badakite interes erakargarria eskaini behar dutela. Bestalde maileguak emateko badakite mailegu horiengatik ahalik eta […]

Bestela iruditu arren gordailuen fiskaltasuna oso sinplea da. Hain sinplea banketxeek automatikoki igortzen dizkiotela gure gordailuen datu guztiak Ogasunari. Autolikidazio proposamena jasotzen badugu bertan ikusi ahal izango ditugu datu guztiak, eta banketxeek emandako ziurtagiriekin alderatu besterik ez dugu egin beharko. Edota aitorpena modu mekanizatuan nahiz ZergaBidea programaren bidez egiten badugu, informazio fiskala eskuratu, eta gure […]

Gogoratzen interesa dirutan eman beharrean opariak ematen zituzten gordailuak? Bada, hauek ere PFEZ aitorpenean jaso behar dira. Orduan zer, Ogasunari eman beharko diogu opariaren zati bat? Opariaren zati bat ez, noski, baina opari horrek balio bat du eurotan, eta euro kopuru horren zati bat bai eman beharko diogula. Normalean banketxeak atxikipen hau kontuan izaten du […]

Demagun hiru gordailu izan ditugula, ondorengo interesekin:   Gordailu 1 Gordailu 2 Gordailu 3 Interes osoa: 480,00 310,00 1.500,00 Atxikipena: 100,80 65,10 315,00 Titulartasuna: 100,00 50,00 100,00 Bigarren gordailua beste norbaitekin erdibana izango litzateke, beraz, etekinen batura kalkulatzean bere erdia bakarrik hartuko genuke kontuan. Horrela, 480 + 310 x 0,5 + 1.500 = 2.135 izango […]

Tresna-barrara saltatu