Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts published in uztaila, 2014

Aurreko bidalketan ikusi bezala, noizbait errenta finkoa saltzen badugu dirua gal dezakegu. Baina baita irabazi ere. Galdu nahiz irabazi, ordea, emaitzak jaulkitzailearen porrotak eragindako galeren fiskaltasun berbera du, eta halaxe jaso beharko dugu PFEZ aitorpenean: ZergaBidea programan D gakoarekin, eta atxikipenik gabe. Hori bai, galera denean ikur negatiboarekin, eta irabazia denean ikur negatiboarik gabe. Adibidez, […]

Salbuespenak badiren arren, errenta finkoan inbertitutako dirua berreskuratzeko bere epea bete arte itxaron behar da. Baina epea bete baino lehen dirua behar izanez gero bada aukera bat: errenta finkoa saldu egin daiteke. Gogoratu errenta finkoa kupoiak ematen dituzten baloreez osatuta dagoela. Eta jaulkitzaileari bost axola dio balore horiek noren esku dauden, beraz, balore horiek nahiko […]

Aurreko bidalketan ikusi bezala oso segurutzat jotzen diren jaulkipenei kupoi txikiagoa eskatzen zaie. Arriskua handituz doan eran, ordea, kupoiari gainsari bat eskatzen zaio. Gainsari horri arrisku-saria deitzen zaio. Arrisku-saria, adibidez, oso erabilia da zor subiranoaren osasuna neurtzeko. Erreferentzia gisa 10 urteko obligazioak hartzen dira, eta zor subirano guztiak jaulkipen seguruenarekin —kupoi baxuena duenarekin— alderatzen dira. […]

Kupoia errenta finkoaren arriskuaren neurketa dela esan genezake: zenbat eta arrisku gehiago, orduan eta kupoi handiagoa eskatuko dio inbertitzaileak jaulkipenari. Eta ikusi ditugu jada zein diren errenta finkoaren arriskuan eragiten duten aldagaiak. Bi dira nagusienak, ordea: jaulkitzailearen kaudimena eta inflazioa. Adibidez, har dezagun Euroguneko zor subiranoari gaur bertan eskatzen zaion kupoia: AAA marrak rating agentziek […]

Errenta finkoko jaulkipen batzuk zenbait abantaila dute beren fiskaltasunean. Adibidez, horrelakoak dira Avasa, Audasa eta Aucalsa enpresek egiten dituzten jaulkipenak. Hauen errenta finkoak %24ko atxikipena du —gogoratu berez %21ekoa dela—, baina atxikipen horren %95 hobaritua dago. Horrela, %95 hori ez digute egitan atxikituko, baina atxikitu baligute bezala jaso dezakegu PFEZ aitorpenean. Horren eraginez errenta finko […]

Errenta finkoan jaulkitzaileak porrot egin dezake, eta ondorioz inbertsioa berreskuratu ezinda gera gaitezke. Horrelakoetan diru galera izango dugu. Eta gogoan izan errenta finkoak ez duela Gordailuak Bermatzeko Funtsaren babesik, beraz, ez dugu galera hori berreskuratzeko modurik izango. Galerak, ordea, eragina izango du gainerako etekinen fiskaltasunean. Hain zuzen ere, errenta finkoaren galera beste kupoi bat bezela […]

Errenta finkoaren kupoiek gordailuen interesen fiskaltasun berbera dute. Hau da, kupoiak aurrezpenaren oinarri ezargarrian sartzekoa den kapital higigarriaren errenta gisa aitortu beharko ditugu baita ere. Eta gordailuen interesekin egin behar den bezala, kupoiekin ere etekin osoa, titulartasun portzentajea, eta atxikipena adierazi beharko dugu. Gordailuen interesekin desberdintasun hauek ditu, ordea: Zero kupoieko errenta finkoan ez dago […]

Kaudimena, epea, ordainketa-hurrenkera, kupoia… kontuan hartu beharreko ezaugarri asko dauzka errenta finkoak. Eta denak behar bezala ezagutu behar dira ustekaberik ez izateko. Ikusi dugu errenta finkoari era batera edo bestera deitzen zaiola informazio hori nolabait adierazteko, baina gehienetan ez da nahikoa. Zorionez, bada jaulkipenaren ezaugarri guztiak ezagutzeko modu bat. Batetik, errenta finkoaren jaulkipen guztiek identifikazio-kode […]

Ikusi dugun bezala, errenta finkoan inbertitzeak arrisku ugari ditu. Jaulkitzaileek, ordea, errenta finkoa erakargarri egiteko tresna ezin hobea dute beren eskura: kupoia. Jaulkipenak kupoi aproposa badu inbertitzailea arrisku guztiak bere gain hartzeko prest egongo da. Ondorengo kupoi motak aurki ditzakegu: Deskontura ala zero kupoia: Epe motzetako errenta finkoan erabiltzen da batez ere, adibidez letra eta […]

Normalean ez da arazorik espero errenta finkoaren kupoia jasotzerakoan, ez eta epearen amaieran inbertsioa berreskuratzerakoan. Hala ere, gerta daiteke jaulkitzaileak porrot egitea, edo porrot ez egin arren kupoia ordaindu ezinik egotea. Horrelakorik gertatuz gero, jaulkitzaileak zer egingo duen adierazi behar du errenta finkoaren jaulkipenean. Arazoen aurrean jaulkitzaileak izan dezaken portaeraren arabera errenta finkoari beste abizen […]

Tresna-barrara saltatu