Errenta finkoko jaulkipenak ez dira hain maiz gertatzen Espainian, ez behintzat inbertsio txikietarako direnak. Egiten diren jaulkipenak inbertitzaile handientzat izaten dira normalean, balore bakoitzeko 50.000 eurotik gorakoak. Baina bada salbuespen bat: Espainiako Altxor Publikoa. Ia astero Altxor Publikoaren jaulkipen bat edo bi aurki ditzakegu, eta jaulkipen huetan parte hartzeko aski dira 1.000 euro. Adibidez, hona hemen datozen hilabeteetan espero direnak:

Espainiako Altxorra

Jaulkitzailea Espainiako administrazioa denez, jaulkipen hauek errenta finko publikoa dira, zor subiranoa, hain zuzen ere. Bestalde, letrak, bonoak eta obligazioak daudela ikus dezakegu. Denak berdinak dira, aldatzen dena beraien epea da.