Ikusi dugun bezala, errenta finkoan inbertitzeak arrisku ugari ditu. Jaulkitzaileek, ordea, errenta finkoa erakargarri egiteko tresna ezin hobea dute beren eskura: kupoia. Jaulkipenak kupoi aproposa badu inbertitzailea arrisku guztiak bere gain hartzeko prest egongo da.

Ondorengo kupoi motak aurki ditzakegu:

  • Deskontura ala zero kupoia: Epe motzetako errenta finkoan erabiltzen da batez ere, adibidez letra eta zor-agiriekin. Berez ez dago kupoirik, kupoiaren ordez errenta finkoaren balorea eskuratzeko bere diruzko balioan deskontu bat ezartzen da. Adibidez, demagun 1.000 euroko letra bat. Inbertitzaileari 950 eurotan eskuratzeko aukera eskainiko dio jaulkitzaileak. Epea amaitutakoan 1.000 euro berreskuratuko dituenez, inbertsioarekin 50 euro irabaziko ditu.

  • Finkoa: Hau da kupoirik arruntena. Normalean urtean behin ordaintzen da, eta ehuneko finko baten bidez adierazten da. Urtean zehar ordainketa bat baino gehiago egotea ere gerta daiteke, baina beti kopuru bera.

  • Aldakorra: Epe luzeko errenta finkoan erabiltzen da batez ere, adibidez lehentasunezko ekarpenetan. Hau ere ehuneko bat da, baina finkoa izan arren interes mota aldakor baten araberakoa. Adibidez, urteko Euribor izan daiteke, edo Euriborri beste ehuneko zati finko bat gehituta.

    • Jaulkipen batek kupoi motak nahastea ere posible da. Adibidez, lehen urteetan kupoi finko bat eskain dezake, eta hortik aurrera interes mota aldakor baten araberakoa. Hona hemen hori egin duen jaulkipen ezagun bat:

      Eroski