Kaudimena, epea, ordainketa-hurrenkera, kupoia… kontuan hartu beharreko ezaugarri asko dauzka errenta finkoak. Eta denak behar bezala ezagutu behar dira ustekaberik ez izateko.

Ikusi dugu errenta finkoari era batera edo bestera deitzen zaiola informazio hori nolabait adierazteko, baina gehienetan ez da nahikoa. Zorionez, bada jaulkipenaren ezaugarri guztiak ezagutzeko modu bat. Batetik, errenta finkoaren jaulkipen guztiek identifikazio-kode bat izaten dute, ISIN kodea; bestetik, jaulkitzaileek jaulkipenaren ezaugarri guztiak biltzen dituen liburuxka bat aurkeztu behar dute derrigorrez.

Inoiz errenta finkoko balore bat aztertu behar izanez gero, lehenik bere ISIN kodea eska dezakegu, eta, behin ISIN kodea ezagututa, erraz aurki daiteke jaulkipen liburuxka. Adibidez, Espainiako merkatu arautuetako jaulkipen liburuxkak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen (CNMV) web gunean aurki daitezke.