Errenta finkoaren kupoiek gordailuen interesen fiskaltasun berbera dute. Hau da, kupoiak aurrezpenaren oinarri ezargarrian sartzekoa den kapital higigarriaren errenta gisa aitortu beharko ditugu baita ere. Eta gordailuen interesekin egin behar den bezala, kupoiekin ere etekin osoa, titulartasun portzentajea, eta atxikipena adierazi beharko dugu. Gordailuen interesekin desberdintasun hauek ditu, ordea:

  • Zero kupoieko errenta finkoan ez dago atxikipenik. Mota honetako kupoientzat E gakoa erabili behar da ZergaBidea programan.
  • Gainerako kupoi motentzako C gakoa erabili behar da ZergaBidea programan.

Desberdintasunak desberdintasun, Ogasunak zaku berean sartzen ditu gordailuen bidez lortutako etekinak eta errenta finkoaren bidez lortutakoak. Horrela, PFEZ aitorpena egiterakoan, Ogasunak etekin guzti horiek batu, eta batura oso horren arabera eskatuko digu bere zatia. Gogoratu Ogasunarentzako zatia honela kalkulatzen dela: baturaren 1.500 euroraino %21, 1.500,01etik 10.000 euroraino %23, eta hortik aurrerakoarentzat %25.

Ikusi gordailuen fiskaltasunari buruzko sarrerak informazio gehiagorako: