Kupoia errenta finkoaren arriskuaren neurketa dela esan genezake: zenbat eta arrisku gehiago, orduan eta kupoi handiagoa eskatuko dio inbertitzaileak jaulkipenari. Eta ikusi ditugu jada zein diren errenta finkoaren arriskuan eragiten duten aldagaiak. Bi dira nagusienak, ordea: jaulkitzailearen kaudimena eta inflazioa.

Adibidez, har dezagun Euroguneko zor subiranoari gaur bertan eskatzen zaion kupoia:

Euroguneko zor subiranoaren kupoia

AAA marrak rating agentziek AAA izendatu dituzten Euroguneko zor subiranoen batazbesteko kupoia adierazten du. Hau da, Europan dagoen errenta finko kaudimentsuenari eskatzen zaion kupoia. Denak marrak, berriz, Euroguneko zor subirano guztiaren batazbestekoa jasotzen du. Espero bezala, epe guztietan jaulkitzaile seguruenek kupoi txikiagoa ordaindu behar dute.

Baina irudian ikus daitekenez errenta finko seguruenari ere kupoi handiagoa eskatzen zaio epea handitu ahala. Inflazioa dago horren atzean. Une honetan inflazioa oso baxua denez, epe motzeko kupoia ere oso baxua da. Baina badakigu Europako Banku Zentralak %2ko inflazioa duela helburu, beraz, inflazioa igotzen hasiko dela aurreikusiz, epea luzatuz doan eran kupoia ere handituz doa.

Europako zor subiranoaren kupoien batazbestekoak ikusteko Europako Banku Zentralaren web gunera jo daiteke.