Aurreko bidalketan ikusi bezala oso segurutzat jotzen diren jaulkipenei kupoi txikiagoa eskatzen zaie. Arriskua handituz doan eran, ordea, kupoiari gainsari bat eskatzen zaio. Gainsari horri arrisku-saria deitzen zaio.

Arrisku-saria, adibidez, oso erabilia da zor subiranoaren osasuna neurtzeko. Erreferentzia gisa 10 urteko obligazioak hartzen dira, eta zor subirano guztiak jaulkipen seguruenarekin —kupoi baxuena duenarekin— alderatzen dira. Aldea puntuetan neurtzen da; 100 puntuk %1eko aldea adierazten dute kupoiean.

Une honetan Euroguneko zor subirano seguruena Alemaniakoa da. Alemaniako 10 urteko obligazioek %1,143ko kupoia dute, eta Espainiakoek %2,555koa, beraz, Espainiako zor subiranoaren arrisku-saria (2,555 – 1,143) x 100 = 141,2koa da.

Enpresen arrisku-saria ere neurtu ohi da. Horrelakoetan enpresaren errenta finkoaren kupoia bere estatuko zor subiranoarenarekin alderatu ohi da. Sektore bereko beste enpresekin ere alderatu daiteke, neurtu nahi den arriskuaren arabera.