Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts published in abuztua, 2014

IBEX 35

No comments

Mercado Contínuon 100 enpresatik gora daude, horietatik 35 garrantzitsuenak IBEX 35 izeneko indizea osatzeko erabiltzen direlarik. IBEX 35 indizearen balioa berau osatzen duten enpresen akzioen proportzioan kalkulatzen denez, enpresen akzioek goraka egiten badute IBEX 35ek ere goraka egiten du; eta alderantziz. Horregatik IBEX 35 Espainiako burtsaren bilakaera jarraitzeko erabiltzen da, eta, burtsa enpresez osatuta dagoenez, […]

Mercado Contínuo Espainiako burtsa nagusia da; bertan biltzen dira Espainiako enpresa nagusienen akzioen saltzaile eta erosleak. Salmenta (edo erosketa) bat egin ahal izateko enpresa, akzio kopurua, eta akzio bakoitzaren salneurria (erosneurria) adierazten dira, eta salneurriarekin (erosneurriarekin) ados dagoen eroslerik (saltzailerik) badago momentuan saltzen (erosten) da. Edo gerta daiteke ados dagoen eroslea (saltzailea) egotea, baina akzio […]

Burtsa

No comments

Burtsa enpresen akzioak salerosteko merkatua da. Enpresa baten akzioak erosi edo saldu nahi baditugu zein burtsatan ageri den begiratuko dugu, bertara joan, eta nahi dugun eragiketa egingo dugu. Burtsa asko daude munduan zehar, adibidez: Mercado Contínuo, Espainiako burtsa nagusia; MAB, Espainiako beste burtsa bat; NYSE, New Yorkeko burtsa; NASDAQ, Estatu Batuetako beste burtsa bat; eta […]

Enpresa bat sortzerakoan beren jabeek diru kopuru bat jartzen dute —enpresaren kapitala— enpresa lanean hasteko. Jabeak asko nahiz gutxi izan daitezke, eta kapitala handia nahiz txikia. Horren ondorioz, eta kontrola errazteko asmoz, enpresetan kapital hori zati txikitan banatu ohi da, eta jabe bakoitzari jarritako diruaren araberako zati kopurua esleitzen zaio. Kapital zati txiki bakotzari akzio […]

Gordailuak eta errenta finkoa ikusita, aztertu beharreko hurrengo inbertsio tresna errenta aldakorra da. Errenta aldakorrean inbertitzerakoan enpresa zati bat erosten dugula esan daiteke. Zati horri esker enpresak lortzen dituen irabaziak gureganatu ahal izango ditugu. Baina enpresak urte batetik bestera dituen irabaziak aldatu egiten direnez, inbertsioarengatik jasoko dugun etekina ere aldatu egingo da. Hortik datorkio errenta […]

Errenta finkoan inbertitzerakoan epeari begiratzen zaio batez ere. Horrela, epe motzeko errenta finkoa inbertsio eran baino gehiago gordailu eran erabili ohi da, eta epe ertain edo luzeko errenta finkoa izan ohi da benetako etekina lortzea ahaltzen duen inbertsioa. Gaur egun, ordea, epe motzeko errenta finkoaren kupoia hain da baxua gordailu funtzio hori betetzea ere kosta […]

Errenta finkoan zuzenean inbertitu nahi badugu gutxieneko diru kopuru bat erabiltzea komeni da. Nahiz eta 25 euroko bonoak ere badauden, hori baino kopuru handiagoa erabili behar da benetako errentagarritasuna lortzeko. Izan ere, ikusi ditugu jada errenta finkoan inbertitzeak dituen gastuak. Baita gutxieneko komisioen ondorio kaltegarriak ere. Hain zuzen, horiexei begiratu behar diegu gutxieneko inbertsioa zehazteko […]

Aurreko bidalketan aipatutako gastuen adibide gisa Renta4 ikus dezakegu. Renta4 inbertsio bitartekaritzan aritzen den banketxe bat da. Errenta finkorako nahiko aproposa da, Renta4ko balore-kontuarekin SEND merkatuko salerosketak online egin baitaitezke.

Errenta finkoan gastu ugari hartu behar dira kontuan. Horietan lehenak balore-kontuaren gastuak dira. Normalean ez dugu gasturik izango balore-kontu bat edukitzeagatik, baina badira administrazio edo mantenimentu gastuak kobratzen dituztenak. Errenta finkoaren hurrengo gastua zaintzarena da. Errenta finkoko baloreak edukitzeagatik berauek gordetzeko komisio bat kobratuko digute balore-kontuan. Komisio horri zaintza gastua deitzen zaio. Normalean errenta finkoan […]

Errenta finkoan inbertitzeko, finantza-erakunderen batean balore-kontu bat ireki behar da. Kontu izan behar dugu, ordea, balore-kontua zein finantza-erakunderekin irekitzen dugun. Gutxienez Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen erregistroan izena emanda dagoela begiratu behar dugu. Hor ageri ez bada finantza-txosna izango da seguruenik. Bestalde, komenigarria da baita ere finantza-erakunde horrek Inbertsioen Berme Funtsaren (FOGAIN) babesa duela ziurtatzea. FOGAIN […]

Tresna-barrara saltatu