Hona hemen gaur bertan SEND merkatuan aurki daitezken errenta finko pribatu eta publikoaren adibide batzuk:

SEND

Jaulkipen bakoitzeko bere ISIN kodea, eta erosketa eta salmenta eskaintza hoberenak ikus ditzakegu. Adibidez, hor ageri dira Eroskiren finantza-ekarpenak. Taula horren arabera 28.175 eurora arte eskura ditzakegu, %42,85eko erosneurrian. Adibidez, 10.000 x 0,4285 = 4.285 euro ordainduta 10.000 euroko ekarpenek emango liguketen kupoia jasoko genuke —berez, bukaerako erosneurria gehixeago izango da, ex-kupoi baita&mdash. Oso aukera interesgarria, eta gehiago oraindik beraien kupoia urteko Euribor +%3 dela jakinda. Hain errentagarriak izatea, ordea, zerbaitengatik da. Ez da ahaztu behar Eroskiren finantza-ekarpenak betirako direla, eta une honetan Eroskiren kaudimena zalantzan dagoela.

Beste adibide bat Espainiako zor subiranoa da. Adibidez, 2029an amaitzen direnek %6ko kupoia dute. Horretan inbertitzeko, ordea, %131,47 ordaindu behar dugu, hau da, 10.000 euro nahiko bagenitu 10.000 x 1,3147 = 13.147 euro ordaindu beharko genituzke beraiengatik. Ondorioz, inbertsioaren errentagarritasuna ez da kupoia adinakoa. Eta, gainera, kontuan izan behar dugu epea amaitutakoan 10.000 euro jasoko ditugula, eta horrek ere eragina du errentagarritasunean.