Normalean errenta finkoaren errentagarritasuna alderatzeko kupoia begiratzea nahikoa da. Hala ere, errenta finkoa erosketa bidez eskuratzen bada, batetik kupoi bidezko errentagarritasuna erosneurriaren arabera egokitu behar da, eta bestetik irabazi edo galera gehigarri bat lor daiteke epea amaitutakoan.

Hori dela eta, errenta finkoaren errentagarritasuna neurtzeko, kupoiaren ordez Barne-Errendimenduaren Tasa (BET) erabiltzen da. BETek kupoiak eta gainerako galera-irabazi guztiak hartzen ditu kontuan, errenta finkoaren urteko errentagarritasun baliokidea adieraziz. Gordailuen UTBren antzekoa dela esan daiteke, baina kasu honetan errenta finkoarentzat. Horrela, BETi esker, errenta finkoko jaulkipen desberdinak alderatu ahal izango ditugu, merkatuko salneurria eta epea edozein dutela ere.

Hona hemen SEND merkatuan ikus ditzakegun zenbait adibide:

SEND errenta publikoa

Espero bezala errenta finkoaren kupoia eta BET ez dira berdinak. Adibidez, zerrendako lehen jaulkipenak %6ko kupoia du, baina erosneurria berezko balioa baino handiagoa denez (%131,770) benetako errentagarritasuna, hau da, BET, kupoia baino baxuagoa da (%3,217).