Errenta finkoan zuzenean inbertitu nahi badugu gutxieneko diru kopuru bat erabiltzea komeni da. Nahiz eta 25 euroko bonoak ere badauden, hori baino kopuru handiagoa erabili behar da benetako errentagarritasuna lortzeko. Izan ere, ikusi ditugu jada errenta finkoan inbertitzeak dituen gastuak. Baita gutxieneko komisioen ondorio kaltegarriak ere. Hain zuzen, horiexei begiratu behar diegu gutxieneko inbertsioa zehazteko garaian.

Balore-kontu batetik bestera komisioetan aldaketak egon daitezke, hala ere, esan daiteke orokorrean errenta finkoko inbertsio bakoitzeko gutxienez 5.000 euro komeni direla komisioei behar bezala aurre egiteko.