PER ingelesezko Price to Earnings Ratio izenetik dator, eta enpresaren akzioen balioaren eta urteko irabazien arteko proportzioa adierazten digu.

Adibidez, demagun enpresa batek 3 milio euro irabazi dituela azken urtean, eta enpresa horren kapitala 2 milio akziotan banatuta dagoela. Beraz, akzio bakoitzari 3/2 = 1,50 euroko irabazia legokioke. Akzioa 10 eurotan eros baliteke bere PER 10/1,50 = 6,67 izango litzateke. Eta akzioa 35 eurotan eros baliteke 35/1,50 = 23,33.

Zenbat eta PER txikiagoa orduan eta errentagarriagoa da enpresa. Ondorioz, PER txikiko enpresak merke daudela esan ohi da, eta PER handikoak garesti.

Errenta aldakorraren errentagarritasuna gordailu eta errenta finkoarekin alderatu nahi izanez gero, PER balioa UTB/BETen alderantzizkoa dela esan genezake. PER 6,67 adibidean, errentagarritasuna 100/6,67 = %15 bezala ikus daiteke, eta PER 23,23koan 100/23,23 = %4,29.