Aurreko bidalketan ikusi bezala PER balioak akzioen errentagarritasuna irudikatzen laguntzen digu. Eta ez da batere zaila akzioen PER zein den aurkitzea. Adibidez, Norbolsak Espainiako enpresa ezagunenen PER argitaratzen du bere web gunean:

Norbolsa PER

Ikus daitekenez PER desberdin ugari ageri dira. Inbertsioaren arriskua dago horren atzean: arriskuaren arabera PER handiagoa edo txikiagoa eskatuko zaio inbertsioari. Ziurgabetasun handiko enpresa, negozio edo garaietan PER txikiak ikusi ohi dira; hurrengo urteetan irabazi handiak espero direnean, ordea, inbertitzaileei ez zaie axola PER handiak ordaintzea.

Hauek dira, normalean ikusten diren balioak:

  • NS: Enpresak galerak izan ditu, beraz, ez zaio PER baliorik kalkulatzen.

  • 0-10: Itxuraz enpresa merke egongo litzateke. Hurrengo urteetan irabaziak gutxitu egingo direnaren ustea azaltzen du.

  • 10-17: Balio hauek izaten dira ohikoenak. %10 eta %6 arteko errentagarritasuna adieraziko lukete. Errenta finkoari eskatzen zaion kupoia baino handiagoa da hori, noski, baina arriskua bera ere handiagoa da.

  • 17-25: Itxuraz enpresa garesti egongo litzateke. PER horiek ordaintzen direnetan, ordea, enpresaren irabaziak datozen urteetan goraka egitea espero ohi da.

  • 25+: Espekulazio hutsa.