Errenta aldakorrean inbertitu nahi badugu, errenta finkoarekin egin behar genuen bezala balore-kontu bat ireki beharko dugu. Horrela, errenta aldakorrak errenta finkoaren gastu berdintsuak izango ditu. Hori bai, errenta finkoan bono eta horrelakoak baditugu, errenta aldakorrean akzioak izango ditugu. Eta errenta finkoan kupoiak baditugu, errenta aldakorrean dibidenduak izango ditugu. Baina izenak izen, azkenean balore-kontua, administrazio gastuak, zaintza, salerosketa komisioak, bitartekaritza gastuak, eta gainerakoak ere hor izango dira. Akzioen merkatuaren arabera gastuen zenbatekoa desberdina izatea gerta daiteke, baina zaila izango da gastu horietaz libratzea.

Adibidez, hona hemen Kutxabankeko balore-kontuaren gastu arruntenak:

Kutxabank balore-kontua

Bestalde, errenta finkoarekin ikusten genuen bezala, gutxieneko komisioen eraginez, errenta aldakorrean ere inbertsio bakoitzeko gutxienez 5.000 euro komeniko dira orokorrean.