Aurretik azaldu bezala bi modu daude errenta aldakorrarekin irabaziak lortzeko: enpresak zuzenean banatuta, eta akzioen salerosketa bidez. Bi moduen atzean etekin bera dagoen arren (enpresaren irabaziak) fiskalki tratamentu desberdina dute erabat.

Eta ez hori bakarrik, enpresak dirua banatzen duenean ere, banaketa hori egiteko moduaren arabera fiskaltasun desberdina izango dugu. Hona hemen enpresa batek dirua banatzeko erabil ditzaken moduak:

  • dibidenduak
  • batzarretara joateko primak
  • kapital murrizketak
  • scrip dibidenduak

Dena dela, etekin guztiak PFEZ aitorpenean jaso behar dira: salerosketa bidezkoetan salmenta gertatu den ekitaldiaren aitorpenean, eta bestelakoetan berauek jaso diren ekitaldiarenean. Kontuan izan akzioen balioa aldatu arren salmentarik ez badago Ogasunarentzat ez dagoela etekinik, beraz, akzioak saltzen ez diren bitartean ez da salerosketa bidezko etekinik aitortu behar.