Urtean behin gutxienez enpresa guztiek beren akziodunen batzarra deitzen dute. Akziodunak munduko edozein herritakoak izan daitezkenez, beraien partaidetza erraztu asmoz, zenbaitetan diru laguntza moduko bat ematen die enpresak. Honi batzarretara joateko prima deitzen zaio, eta PFEZ aitorpenean jaso behar da baita ere. Batzarretara joateko primak atxikipena izaten du, eta dibidenduak bailiran aitortzen dira.

Bestalde, batzarretara joateko prima jasotzeko derrigorrez batzarretan parte hartu behar da. Baina horrek ez du esan nahi batzarrera joan behar denik; berdin-berdin parte har daiteke urruneko boto nahiz boto-ordezkatze bidez.