Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts published in urtarrila, 2015

Fiskaltasunari dagokionez inbertsio funtsek antza handia dute errenta aldakorrarekin. Eta hori inbertsio funtsek zertan inbertitzen duten axola gabe. Errenta finkokoak, errenta aldakorrekoak, ala beste edozertakoak izan daitezke, denek dute fiskaltasun bera. Badira, ordea, zenbait desberdintasun inbertsio funtsen eta errenta aldakorraren fiskaltasunen artean. Lehen desberdintasuna inbertsio funtsek banatzen dituzten etekinetan aurki dezakegu. Akzioen dibidenduetan lehen 1.500 […]

Inbertsio funts bateko partaidetzak harpidetzen ditugunean garrantzitsua da funts hori behar bezala jarraitzea. Eta inbertsio funts bat jarraitzea diodanean ez dut esan nahi funtsaren partaidetzaren balioak dituen gorabeherak jarraitzea. Hori ere egin behar da, noski, baina garrantzitsuagoa da funts hori aukeratzera eraman gaituzten arrazoiak mantentzen direla jarraitzea. Inbertsio funtsetan aldaketak egon daitezke, adibidez inbertsio politikan, […]

Tresna-barrara saltatu