Gaurtik aurrera burtsan egindako eragiketek Tobin tasa izenez ezagutzen den zerga ordaindu beharko dute. Zerga honen arabera Espainiako enpresa handienen akzioak erosten diren bakoitzean erosketa balioari %0,2ko zerga gehituko zaio. Eroslearentzako beste gastu bat, alegia.

Enpresa handitzat aurreko urte amaieran burtsan 1.000 milioi euro baino gehiagoko balioa zuten enpresak hartzen dira. Espainiako Ogasuneko lotura honetan aurki daiteke 2021erako zerrenda.