Duela hiru urte lantokian arazo larriak izan genituen. Enpresaren bideragarritasuna kolokan zegoen, eta kaleratze ugari egon zen. Nik ez nuen lanpostua galdu, baina edozein unetan kalean gera nintekeen kezka hortxe zegoen (eta dago). Zer egin lanik gabe geratuz gero? Beste lan bat aurkitzerik izango ote nuen? Krisi garaian geunden bete-betean, adinean ere aurrera egiten hasita, […]