Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts in Errenta aldakorra

Burtsa

No comments

Burtsa enpresen akzioak salerosteko merkatua da. Enpresa baten akzioak erosi edo saldu nahi baditugu zein burtsatan ageri den begiratuko dugu, bertara joan, eta nahi dugun eragiketa egingo dugu. Burtsa asko daude munduan zehar, adibidez: Mercado Contínuo, Espainiako burtsa nagusia; MAB, Espainiako beste burtsa bat; NYSE, New Yorkeko burtsa; NASDAQ, Estatu Batuetako beste burtsa bat; eta […]

Enpresa bat sortzerakoan beren jabeek diru kopuru bat jartzen dute —enpresaren kapitala— enpresa lanean hasteko. Jabeak asko nahiz gutxi izan daitezke, eta kapitala handia nahiz txikia. Horren ondorioz, eta kontrola errazteko asmoz, enpresetan kapital hori zati txikitan banatu ohi da, eta jabe bakoitzari jarritako diruaren araberako zati kopurua esleitzen zaio. Kapital zati txiki bakotzari akzio […]

Gordailuak eta errenta finkoa ikusita, aztertu beharreko hurrengo inbertsio tresna errenta aldakorra da. Errenta aldakorrean inbertitzerakoan enpresa zati bat erosten dugula esan daiteke. Zati horri esker enpresak lortzen dituen irabaziak gureganatu ahal izango ditugu. Baina enpresak urte batetik bestera dituen irabaziak aldatu egiten direnez, inbertsioarengatik jasoko dugun etekina ere aldatu egingo da. Hortik datorkio errenta […]

Tresna-barrara saltatu