Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts in Errenta finkoa

Aurreko bildaketan ikusi bezala errenta finkoak epe jakin bat izaten du. Epe horretan dirua ezin da erabili, eta amaiera arte itxaron behar da jarritakoa berreskuratzeko. Batzutan, ordea, badira honen inguruko zenbait berezitasun. Adibidez, jaulkitzaileak amortizazio aukera gorde dezake beretzat. Hau da, baloreari dagokion dirua edozein unetan —edo epea amaitu baino lehenagoko data jakin bat edo […]

Errenta finkoak epe ugari izan ditzake: hilabete batzuk, urte batzuk, edo baita hamarkada batzuk ere. Eta jaulkitzailearen arabera egiten den bezala, iraupenaren arabera ere errenta finkoari abizen desberdina jartzen zaio. Epe motzeko errenta finkoa: Hilabetetakoa izan ohi da, urte eta erdi gehienera. Estatuek jaulkitzen dituztenean letrak deitu izan zaie; enpresek jaulkitzerakoan zor-agiriak. Epe ertaineko errenta […]

Aurreko bidalketan ikusi bezala, jaulkitzailearen kaudimena oso garrantzitsua da errenta finkoan inbertitzeko garaian. Ikusi dugu, baita ere, kaudimenaren berri izateko errenta finkoari era desberdinean deitzen zaiola. Hala ere, izena ez da nahikoa, inbertitzerakoan jaulkitzailea askoz hobeto ezagutu behar dugu. Jaulkitzaile guztien xehetasunak ezagutzea, ordea, lan itzela da. Horregatik lan horretan aritzen diren enpresa adituak daude: […]

Errenta finkoan inbertitzerakoan oso argi eduki behar dugu jaulkitzailea nor den. Gogoan izan errenta finkoarekin mailegu bat egiten ari garela, beraz, kontu izan behar dugu dirua nori uzten ari garen: ez da gauza bera dirua Telefonicari ala Nueva Rumasari utzi, Alemaniar Estatuari ala Greziar Estatuari, BBVAri ala Bankiari, eta abar. Errenta finkoan ez dago babestuko […]

Guk dirua behar dugunean banketxera jotzen dugu mailegu eske. Enpresek ere berdin egiten dute, baina horretaz aparte badute dirua lortzeko beste bide bat. Behar duten diru-mailegua zatikatu, eta zati horiek merkatura atera ditzakete. Mailegu zati bakoitzari balore deitzen zaio, eta balore horien merkaturatzeari errenta finkoaren jaulkipena. Inbertitzaileei jaulkipen bat interesatzen bazaie jaulkipen horretako baloreak eskuratzen […]

Gordailuak aztertuta, diruari etekina ateratzeko hurrengo tresna errenta finkoa da. Errenta finkoa enpresa bati egiten diogun epe baterako diru-mailegua dela esan genezake. Mailegu guztiekin bezala mailegu horrengatik interes bat jasoko dugu, denboran zehar finkoa izan ohi dena; hortik datorkio errenta finkoari bere izena. Dirua beste bati utzi, epe jakin baterako, interes jakin batean… gordailuekin antza […]

Tresna-barrara saltatu