Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts in Gordailuak

Aurreko bidalketako irudian Euribor eta inflazioaren bilakaera oso antzekoak direla ikus daiteke. Antzekotasun horren atzean bada arrazoi jakin bat: Europako Banku Zentralaren interes-tasa. Aurrekoan aipatu bezala Europako Banku Zentralak %2 inguruko inflazioa bultzatzen du. Horretarako zenbait moneta-politika ditu eskura, eta horien artean nabarmenena euroaren interes-tasa da. Euroaren interes-tasa Europako Banku Zentralak Euroguneko banketxeei diru-maileguengatik kobratzen […]

Inflazioa

No comments

Inflazioa erosneurrien gorakada orokorrari deitzen zaio, eta gure aurrezkien etsai handienetako bat da. Inflazioaren erruz, denboraren igarotze hutsak diruaren eroste-ahalmena gutxitzea dakar, hau da, diru kopuru berarekin gauza gutxiago erosi ahal izango dugu hemendik urte batzuetara. Okerragoa da, ordea, inflazioa nahita eragiten den gertakari bat dela. Adituen ustetan ekonomiaren bilakaera aproposerako urtean %2 inguruko inflazioa […]

Izenak berak adierazten duen bezala gordailuen egiteko nagusia dirua gordetzea da: dirua banketxe batera eraman, eta banketxeak dirua gordeko digu. Baina diru horrekin banketxeek negozioa egiten dutenez bidezkoa da guk ere gordailuengatik zerbait jasotzea. Tamalez, gordailuekin lor dezakegun etekina nahiko mugatuta dago. Horregatik, edozein unetan beharko genuken dirua gordetzeko erabiliko ditugu soilik. Horretarako koltxoi azpian […]

Euribor

No comments

Euribor interes mota bat da; Euroguneko banketxe nagusienek gainerako banketxeei dirua maileguan emateko eskatuko luketen interesen batazbestekoa jasotzen du. Maileguak epe desberdinekoak izan daitezkenez epe desberdinetako Euriborrak aurki ditzakegu: astebeterako Euribor, hilabeterako Euribor, urtebeterakoa, eta abar. Urtebeterako Euribor, adibidez, oso erreferentzia erabilia da etxeak erosteko maileguetan. Eta aurreko bidalketan ikusi bezala, badakigu 3, 6 eta […]

Banketxeen negozio nagusia maileguak ematea da. Eta horretarako, noski, dirua behar dute. Bada, gordailuak dira banketxeen diru iturri nagusia. Eta zenbat eta gordailu gehiago, orduan eta mailegu eta irabazi gehiago. Beraz, banketxeak ahalik eta gordailu gehien jasotzen saiatuko dira, eta horretarako badakite interes erakargarria eskaini behar dutela. Bestalde maileguak emateko badakite mailegu horiengatik ahalik eta […]

Bestela iruditu arren gordailuen fiskaltasuna oso sinplea da. Hain sinplea banketxeek automatikoki igortzen dizkiotela gure gordailuen datu guztiak Ogasunari. Autolikidazio proposamena jasotzen badugu bertan ikusi ahal izango ditugu datu guztiak, eta banketxeek emandako ziurtagiriekin alderatu besterik ez dugu egin beharko. Edota aitorpena modu mekanizatuan nahiz ZergaBidea programaren bidez egiten badugu, informazio fiskala eskuratu, eta gure […]

Gogoratzen interesa dirutan eman beharrean opariak ematen zituzten gordailuak? Bada, hauek ere PFEZ aitorpenean jaso behar dira. Orduan zer, Ogasunari eman beharko diogu opariaren zati bat? Opariaren zati bat ez, noski, baina opari horrek balio bat du eurotan, eta euro kopuru horren zati bat bai eman beharko diogula. Normalean banketxeak atxikipen hau kontuan izaten du […]

Demagun hiru gordailu izan ditugula, ondorengo interesekin:   Gordailu 1 Gordailu 2 Gordailu 3 Interes osoa: 480,00 310,00 1.500,00 Atxikipena: 100,80 65,10 315,00 Titulartasuna: 100,00 50,00 100,00 Bigarren gordailua beste norbaitekin erdibana izango litzateke, beraz, etekinen batura kalkulatzean bere erdia bakarrik hartuko genuke kontuan. Horrela, 480 + 310 x 0,5 + 1.500 = 2.135 izango […]

Gordaluei ateratzen diegun etekina Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) aitorpenean adierazi behar dugu. Zehazki, gordailuen interes gisa jasotako guztia aurrezpenaren oinarri ezargarrian sartzekoa den kapital higigarriaren errenta gisa aitortu beharko dugu. Ondorengo datuak adierazi beharko ditugu gordailu bakoitzeko: etekin osoa, titulartasun portzentajea, eta atxikipena. Etekin osoa gordailuak sortu digun interesa izango da (eurotan). Baina […]

Gordailuaren epea betetzean jarritako dirua kontuan itzuliko digute. Baina beti ez da horrela izaten. Batzutan banketxeak gordailua berritu egingo digu automatikoki, eta gerta daiteke berritze hau jatorrizko gordailuaren baldintza beretan ez izatea. UTB txikiagoa eduki dezake, eteteko baldintza okerragoak, eta abar. Horrelako berritze bat gerta daitekenean banketxearen oharra jaso ohi da, baina badaezpada gordailuen epea […]

Tresna-barrara saltatu