Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts in Inbertsio estrategiak

Aurreko bidadalketan kudeatzaileen lana berrikusi ondoren estrategia pasibo batek zer moduz egin zezakeen jakin nahian geratu nintzen. Eta duela urte batzuk ETF bidezko zorro iraunkorra aztertu nuenez azken hamar urteetan estrategia berak zer emaitza izango zukeen aztertzea bururatu zait. Konparaketarako orduko ETF berberak erabili ditudan arren ezin izan ditut datu iturri berak aurkitu, eta, ondorioz, […]

Finizens

No comments

Finizens inbertsio estrategia automatizatzen laguntzen duen erakunde bat da. Kontua ireki, aurrezkien zenbatekoa eta maiztasuna zehaztu, eta hortik aurrera beraiek arduratzen dira aurrezkiak dibertsifikatu, batez besteratu, berrorekatu, eta gainerako eragiketa guztietaz. Dena automatikoki, beste ezeren beharrik gabe. Kontua irekitzerakoan gure ezaugarri eta helburuak ezagutzeko balioko duten zenbait galdera egingo dizkigu, eta horretan oinarrituta inbertsio estrategia […]

Inbertsio estrategia bat gure aurrezkiak inbertitzeko gida bat da, aurrezki guztiak inbertitzeko gida bat. Beraz, ez du zentzurik aurrezkiak estrategia desberdinetan banatzeak. Bat aukeratu behar dugu, erosoen sentiarazten gaituena, eta dena estrategia horren arabera inbertitu. Jakina, dauzkagun aurrezkien arabera ez digute estrategia guztiek berdin balioko. Adibidez, aurrezten hasi berriak bagara zentzu handiagoa izango dute kostu […]

Zorro iraunkorrak aurrezkiak lau zati berdinetan banatzen ditu: aurrezkien laurden bat errenta aldakorrean inbertitzen da, beste laurden bat epe luzeko errenta finkoan, beste laurden bat urrean, eta azken laurdena gordailuetan uzten da. Dibertsifikazio muturrenetakoa ia, beraz. Eta, jakina, banaketa asko aldatzen bada orduan berrorekatu egiten da, beharrezkoa dena saldu eta erosiz. Banaketa honekin edozein arriskurako […]

Twinvest

Comments off

Twinvest estrategia kostu bataz besteratzearen hobekuntza gisa ikus daiteke. Twinvestekin ere hutsetik hasten gara, aldiero diru kopuru bera aurreztuz, baina aurrezten duguna erabat errenta aldakorrean inbertitu beharrean aldi bakoitzeko kopuru hori bitan banatzen da, dibertsifikazioa hobetuz. Hain zuzen, zati bat errenta aldakorrean inbertitzen da, eta bestea gordailuetan uzten da. Gainera, aldiroko aurrezkiaren banaketa aldatu egiten […]

BBVAren Cuenta de Reinversión kostu bataz besteratze estrategia aurrera eramateko aukera interesgarri bat da. Estrategiarako oinarria BBVAren akzioak dira, noski, eta inbertsio aldia hiru ala sei hilean behin. Aukera honek duen abantaila, ordea, inbertsio unea iritsi arte aurrezkiari %8 UTBko interesa ematen diola da. Hau da, nahiz eta akzioak hiru ala sei hilean behin erosi, […]

Kostu bataz besteratzea, batez ere, errenta aldakorraren arazoak gainditzeko pentsatutako estrategia da. Aurrezten hasteko bide bat bezala ere ikus daiteke. Estrategia honetan hutsetik hasten da, baina aldiero kopuru jakin bat aurrezteko konpromisoarekin. Adibidez, hilean 50 euro aski izan daitezke. Aldia eta kopurua erabakita, aldiero kopuru bera inbertitzen da akzio berdinean. Euro kopurua beti berdina denez […]

60/40 da seguruenik gehien erabiltzen den inbertsio estrategia. Estrategia honetarako aurrezkiak bitan banatzen dira: aurrezkiaren %60 errenta aldakorrean inbertitzen da, eta gainerako %40 errenta finkoan. Banaketa honen helburua bataren arriskua bestearekin konpentsatzea da. Adibidez, errenta aldakorra oso hegakorra da, eta errenta finkoa egonkorragoa, beraz noizbait dirurik beharko bagenu errenta finkoa saldu genezake galera saihesteko. Errenta […]

Pertsona bakoitzaren egoera desberdina da, eta gehien eragiten dioten arriskuak ere bai. Horregatik, ez dago denentzako balio duen inbertsio estrategia bakar bat. Hala ere, urteetan zehar hainbat proba egin ondoren, badira kasu gehienetarako aproposak suertatu diren oinarrizko estrategia batzuk. Hauek dira ikusiko ditugun adibideak: 60/40 100 ken adina Kostu bataz besteratzea Twinvest Zorro iraunkorra Beraien […]

Bataz besteratzea aurrezkiak zatikatzeko beste modu bat da. Dena batera inbertitu beharrean inbertsioa aldi desberdinetan osatzean datza. Inbertsio produktuen errentagarritasuna denboran zehar aldatu egiten da, eta gerta daiteke une jakin batean hain aproposa ez izatea. Inbertsioa zatituz eta aldi desberdinetan inbertituz ez dugu une aproposa zein den asmatu beharko. Bataz besteratuz une onek eta txarrek […]

Tresna-barrara saltatu