Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts in Inbertsio funtsak

Inbertsio funtsen kudeatzaileen gaitasuna norainokoa zen erakusteko asmoz duela bost urte Espainiako errenta aldakorreko hainbat funtsek aurreko hamar urteetan lortutako errentagarritasuna aztertzen zuen bidalketa argitaratu nuen. Ordutik hona egoera ezertan aldatu den ikusi nahian azterketa errepikatu dut funts horiekin, baina oraingoan azken bost urteetako errentagarritasunak erabiliz. Hona emaitzak: Inbertsio funtsa 2014 2015 2016 2017 2018 […]

Azken urte hauetan hainbat inbertsio funts independente berri agertu da Espainian. Garai batean banketxeen inbertsio funtsak besterik ez zeuden ia, eta zaila zen berauen kudeaketari buruzko ezer jakitea. Noizean behin funtsaren azken txostena jaso zitekeen etxean, baina txosten horretan ez zen gauza handirik azaltzen. Funts independenteei esker hau erabat aldatu da. Funts hauek askoz ardura […]

Kudeaketa pasiboa nahiago izanez gero hainbat aukera daukagu gure inbertsioak aurrera eraman ahal izateko. Adibidez, hona hemen Rankiako dullinvestor erabiltzaileak mantentzen duen funts indexatuen web orria: Funts indexatu ezagunenak biltzen ditu, jarraitzen duten indizearekin, eta funtsetara harpidetu ahal izateko erabil ditzakegun bitartekariekin (Renta4, BNP Paribas, Self Bank, eta abar). PDF eran nahiago izanez gero, hemen […]

Inbertsio funtsak oso tresna aproposak dira diru gutxirekin inbertsio estrategiak aurrera eramateko, gastuak funtseko partaide guztien artean banatzen direnez komisioek inbertsio txikiei eragiten dieten kaltea asko leuntzen dute eta. Baina diru gehiagorekin ere oso interesgarriak dira, inbertsioak erraz dibertsifikatzea ahaltzen baitute. Hala ere, ez dugu liluratu behar inbertsio funts bat edo batzuekin. Lehenik gure inbertsio […]

Inbertsio funtsen artean ETFak ikusi ditugun bezala badira beste hainbat inbertsio funts mota berezi. Horietakoak dira, hain zuzen, aurrezki planak, pentsio planak, eta antzekoak. Hau da, horiek ere inbertsio funtsak dira, beren gordailuzain, kudeatzaile, inbertsio politika, eta guztiarekin, baina inbertsio funts arrunten aldean zenbait abantaila izaten dituzte. Batzuk aurrezkien gaineko zerga atzeratzen dute, beste batzuk […]

ETFak burtsan aurkitzen dira, hau da, errenta aldakorreko merkatuetan. Hortaz, ETFtan inbertitzeko errenta aldakorrean inbertitzeko pauso berberak jarraitu behar dira. Horrela, lehenik balore kontu bat beharko dugu. Kontuan izan ETF gehienak nazioarteko burtsetan egoten direla, beraz, erakunde batean balore kontu bat ireki aurretik begiratu ondo kontu horrek zein merkatuetan aritzen uzten digun. Eta begiratu baita […]

Inbertsio funts arrunten fiskaltasuna errenta aldakorraren fiskaltasunaren oso antzekoa dela ikusi bagenuen ETFen kasuan antzekotasun hori are handiagoa da. Egia esan, ETFak errenta aldakor bezala aitortzen dira, eta elkarren arteko desberdintasun bakarra ETFen dibidenduak beti salbuespenik gabeko dibidendu bezala aitortu behar direla da. Beraz, ahaztu salerosketaren atxikipena eta inbertsio funtsen arteko intsuldaketak; ETFekin ez dago […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala denetariko ETFak aurki ditzakegu, inbertsio funts arruntak baino gehiago. Horri esker diru gutxirekin edozein inbertsio estrategia erabiltzeko gai izan gaitezke, baita zorro iraunkorra ere. Adibidez, har ditzagun hurrengo ETFak: Vanguard Total World Stock: FTSE Global All Cap indizea jarraitzen du, mundu osoko merkatuetako ia enpresa guztiak biltzen dituen indizea —7.500 enpresatik […]

Exchange Traded Fund-ak, ETF gisa ezagunagoak, inbertsio funts mota berezi bat dira. Kudeaketa pasibokoak dira, eta, horretaz gain, akzioak balira bezala edozein unetan erosi eta saldu daitezkenak. Asko eta asko, gainera, banaketa funtsak dira, hau da, noizean behin dibidenduak banatzen dituztenak. Kudeaketa pasiboko funtsak izanda beraien kudeaketa gastuak oso baxuak izan ohi dira. Hala ere, […]

Inbertsio funtsetan inbertitzeko ez dugu oso urrun joan behar. Adibidez, ziur gure betiko banketxeak inbertsio funtsak dituela. Hala ere, banketxeak gehienetan funts gutxi batzuk eskeiniko dizkigu bakarrik, hain zuzen, berak kudeatzen dituen inbertsio funtsak. Guk ez dugu horrelakorik nahi. Gogoan izan ehundaka inbertsio funts daudela, beraz, ez da oso bizkorra gure inbertsio aukerak banketxe baten […]

Tresna-barrara saltatu