Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts in Inbertsio funtsak

Fiskaltasunari dagokionez inbertsio funtsek antza handia dute errenta aldakorrarekin. Eta hori inbertsio funtsek zertan inbertitzen duten axola gabe. Errenta finkokoak, errenta aldakorrekoak, ala beste edozertakoak izan daitezke, denek dute fiskaltasun bera. Badira, ordea, zenbait desberdintasun inbertsio funtsen eta errenta aldakorraren fiskaltasunen artean. Lehen desberdintasuna inbertsio funtsek banatzen dituzten etekinetan aurki dezakegu. Akzioen dibidenduetan lehen 1.500 […]

Inbertsio funts bateko partaidetzak harpidetzen ditugunean garrantzitsua da funts hori behar bezala jarraitzea. Eta inbertsio funts bat jarraitzea diodanean ez dut esan nahi funtsaren partaidetzaren balioak dituen gorabeherak jarraitzea. Hori ere egin behar da, noski, baina garrantzitsuagoa da funts hori aukeratzera eraman gaituzten arrazoiak mantentzen direla jarraitzea. Inbertsio funtsetan aldaketak egon daitezke, adibidez inbertsio politikan, […]

Duela zenbait urtetik hona oso ezagunak egin dira bermatutako inbertsio funtsak. Funts hauek gainerako funtsak bezalakoak dira, baina epe jakin batera inbertsioaren zenbateko bat bermatzen dute. Bermatutakoa hasierako inbertsio osoa, errentagarritasun jakin bat, ala gehienezko galera bat izan daiteke. Nahiko funts kaskarrak izan ohi dira. Ia denak errenta finkoko inbertsio funtsak dira, eta, azken batean, […]

Errenta finkoa errenta aldakorra baino egonkorragoa dela esan dugu beti. Begira ditzagun, ordea, ondorengo errenta finkoko inbertsio funtsen urtekako errentagarritasunak: Inbertsio funtsa 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 UTB Bankinter Renta Fija Corto Plazo %1,8 %1,7 %2,8 %3,4 %3,2 %1,3 %0,8 %1,8 %3,5 %5,2 %2,54 Bankinter Renta Fija Largo Plazo %3,3 […]

Behin baino gehiagotan aipatu dugu inbertitzerakoan errenta aldakor eta finkoan dibertsifikatzeak duen garrantzia. Inbertsio estrategien adibideak ikusterakoan, gainera, garbi geratu dira horrek dituen abantailak. Beraz, nolatan ez dute sortu oraindik antzeko inbertsio politika duen funtsik? Hau da, inbertsioak errenta aldakorrean eta finkoan banatzen dituen funts bat? Horrela gure aurrezki guztientzat aski genuke inbertsio funts bakarra. […]

Azken bi bidalketetan inbertsio funtsak erabiliz gure aurrezkiei etekina ateratzeko errentagarritasun adibideak ikusi ditugu. Gerta daiteke, ordea, hasieran aurrezkirik ez izatea, baizik eta pixkanaka kopuru bat aurrezten joatea. Kasu horietarako ere, ikusi ditugu bi estrategia aukera: kostu bataz besteratzea eta Twinvest. Ikus ditzagun bi estrategia horien adibideak orain arte gehien aipatu ditugun funtsekin, hau da, […]

Orain arteko adibideetan estrategiak oso modu sinplean osatu ditugu, produktu mota bakoitzeko funts bakarra erabiliz. Hau ez da derrigorrez horrela egin behar. Egia esan hobe izan daiteke funts gehiago erabiltzea dibertsifikazioa handitzeko. Adibidez, errenta aldakorrerako Espainiako burtsan oinarritu gara soilik, baina hori ez da hain sendoa, izan ere, Espainian gauzak okerrera joango balira bertako enpresa […]

Inbertsio funtsei esker inbertsio estrategiak aurrera eramatea oso erraza da. Diru gutxirekin inbertsioa dibertsifikatzeko aukera ematen digute, eta horri esker inbertsio estrategien arriskua are gehiago gutxitu dezakegu. Adibide gisa har ditzagun bi funts: ING Direct Fondo Naranja IBEX 35, eta Bankinter Renta Fija Corto Plazo. Lehena ikusi dugu dagoeneko aurretik, IBEX 35 indizea jarraitzen duen […]

Inbertsio politika, gastuak, kudeatzailea, aktibo/pasibo… informazio ugari ezagutu behar dugu inbertsio funtsekin aritzeko. Nondik atera guzti hori? Modu asko daude inbertsio funts bati buruzko informazioa eskuratzeko. Lehena inbertsio funtsa saldu nahi digun berari eskatzea da. Inoiz banketxe batera joan, eta inbertsio funts bat saldu nahian hasten bazaizkigute, eskatu inbertsio funtsaren liburuxka. Bertan aurkituko dugu beharko […]

Inbertsio funtsen arriskuak funts horren inbertsioek dituzten berberak izango dira, noski. Baina horietaz gain badira inbertsio funtsek berezkoak dituzten beste zenbait arrisku. Adibide sinpleena gordailuetan inbertitzen duen inbertsio funtsa genuke. Gogoan baduzue gordailuek 100.000 euro arteko bermea zuten Gordailuak Bermatzeko Funtsaren bidez. Bada, inbertsio funts batek gordailuetan inbertitzen badu akabo berme hori. Izan ere, bermea […]

Tresna-barrara saltatu