Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts in Metal preziatuak

Inoiz urrea edo zilarra erosten badugu erosten duguna faltsua izatearen kezka izan dezakegu. Arazo horri aurre egiteko modurik hoberena saltzaile ezagun eta fidagarriei bakarrik erostea da, baina horrelakoetan ere hobe erosgai faltsuak antzemateko metodoren bat (edo asko) erabiltzen badugu. Metodoetan sinpleena erositakoaren neurriak eta pisua egiaztatzea da, baina duela gutxi aurkitu dudan beste metodo bat […]

Metal preziatuen gastuak aztertu genituenean urreak gainerako metal preziatuen aldean abantaila garrantzitsu bat zuela ikusi genuen, urrearen erosketak BEZ gabeak direla, alegia. Horrela, askoz zailagoa zen inbertsio errentagarriak lortzea zilarra edo beste edozein metalekin, hauek erosterakoan %21eko BEZ gehitu behar genion-eta erosneurriari. Baina hara non, zilarrezko txanponak ere BEZ ordaindu gabe eros daitezke. Hori lortzeko […]

Urreak eta zilarrak berezko etekinik sortu ezin dutenez gutxi erabiltzen dira inbertsio gisa. Hala ere, ezin da ukatu bi metal horiek historian izan duten garrantzia, beraz, berauek erabat baztertzea ez litzateke zuzena izango. Metal preziatuen etekina aztertu genuenean urrea eta zilarra inflazioari aurre egiteko tresna aproposak izan daitezkela aipatu genuen. Gaur egun, ordea, inflazioa oso […]

Urrea nahiz zilarra erosteko hoberena beraiek saltzen dituzten erakunde espezializatuetara jotzea da. Horrelako erakundeek urrea eta zilarra lingote edo txaponetan erosteko aukera ematen dute. Bitxidenda batzuk ere aritzen dira urre eta zilarraren salerosketan. Eta azkenik edonon aurki ditzakegu Compro Oro motako dendak, nahiz eta hauek urrea erosteaz bakarrik arduratu ohi diren. Akzioek bezala metal preziatuek […]

Aipatu dugu jada metal preziatuek ez dutela etekinik sortzen, eta irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa dela. Horrela, metal preziatuekin egindako eragiketak ondare irabazi edo galera gisa izango dira Ogasunarentzat. Beraz, urrea edo zilarra saltzerakoan akzioak saltzerakoan adierazi behar den informazio bera adierazi beharko dugu PFEZ aitorpenean, hau da, eskuratze eta eskualdatze egunak, eta eskuratze […]

Metal preziatuen inbertsioak ez du aparteko gasturik. Urrezko edo zilarrezko txanpon bat edukitzeagatik ez dugu zerga, komisio edo ezer ordainduko. Ikusi dugu, hori bai, metal preziatuak erosterakoan urreak besteen aldean duen abantaila, BEZ ez dela ordaindu behar, alegia. Hala ere, kontuan izan behar dugu BEZ ez ordaintzeko inbertsiora bideratutako urrea izan behar duela, hau da, […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala metal preziatuek ez dute etekinik sortzen. Adibidez, kilo bat urre badugu urteak igaro ondoren ere kilo bat urre besterik ez dugu izango; urreak ez du interesik, dibidendurik edo bestelakorik sortuko. Beraz, metal preziatuekin irabazia lortzeko modu bakarra salerosketa bidezkoa da: erosterakoan ordaindutakoa baino salneurri handiagoan salduta lortuko da bakarrik irabazia. Hortaz, […]

Gordailuak, errenta finkoa, errenta aldakorra, eta higiezinak dira orain arte ikusitako inbertsio aukerak. Metal preziatuak izango dira ikusiko dugun azkena. Egia esan metal preziatuak, berez, ezin dira inbertsiotzat hartu, ez baitute etekinik sortzen, baina diru kontuei oso lotuta daudenez derrigorrezkoa da beraiei buruz zerbait jakitea. Izan ere, metal preziatuak —urrea eta zilarra, batez ere— diru […]

Tresna-barrara saltatu