Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged akzioak

Gaur egun enpresen akzioak elektronikoki saldu eta erosten diren arren garai batean akzioak paperezko agiriak ziren. Agiri horietan enpresaren izena, akzioaren oinarrizko balioa, eta beste zenbait datu jasotzen ziren. Inbertsio gisa dagoeneko agiri horiek ez dute zentzu handiegirik, baina inbertsioen munduan hasteko pizgarri gisa, edota oroigarri gisa, opari polita izan daitezke. Interesgarria irudituz gero, begiratu […]

Aurreko bidalketan aipatu bezala enpresaren irabaziak akziodunen artean bana daitezke. Baina zein akziodunen artean? Irabazi berdinak jasoko dituzte hasiera-hasieratik enpresaren jabe izan direnek eta egun gutxi daramatenek? Erantzuna baiezkoa da. Enpresari ez dio axola akziodunak zein diren, ez akzioak noiztik dituzten, ez eta akzio asko edo gutxi dituzten ere. Banatu beharreko irabazia akzio guztien artean […]

Mercado Contínuo Espainiako burtsa nagusia da; bertan biltzen dira Espainiako enpresa nagusienen akzioen saltzaile eta erosleak. Salmenta (edo erosketa) bat egin ahal izateko enpresa, akzio kopurua, eta akzio bakoitzaren salneurria (erosneurria) adierazten dira, eta salneurriarekin (erosneurriarekin) ados dagoen eroslerik (saltzailerik) badago momentuan saltzen (erosten) da. Edo gerta daiteke ados dagoen eroslea (saltzailea) egotea, baina akzio […]

Burtsa

No comments

Burtsa enpresen akzioak salerosteko merkatua da. Enpresa baten akzioak erosi edo saldu nahi baditugu zein burtsatan ageri den begiratuko dugu, bertara joan, eta nahi dugun eragiketa egingo dugu. Burtsa asko daude munduan zehar, adibidez: Mercado Contínuo, Espainiako burtsa nagusia; MAB, Espainiako beste burtsa bat; NYSE, New Yorkeko burtsa; NASDAQ, Estatu Batuetako beste burtsa bat; eta […]

Enpresa bat sortzerakoan beren jabeek diru kopuru bat jartzen dute —enpresaren kapitala— enpresa lanean hasteko. Jabeak asko nahiz gutxi izan daitezke, eta kapitala handia nahiz txikia. Horren ondorioz, eta kontrola errazteko asmoz, enpresetan kapital hori zati txikitan banatu ohi da, eta jabe bakoitzari jarritako diruaren araberako zati kopurua esleitzen zaio. Kapital zati txiki bakotzari akzio […]

Tresna-barrara saltatu