Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged alokairua

Azken aste hauetan komunikabideetan errentamenduen kontratu, fidantza, gordailu eta horrelakoei buruzko kontuak ugari izan dira. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak horien inguruko dekretu berri bat atera du aurreko hilean, eta hiri finken errentamenduan hainbat betekizun ezarri ditu. Blog honetan garajeen alokairu bidezko inbertsioak azaldu direnez, jakin behar dugu betekizun hauek ez dietela garajeen errentamenduei eragiten. Hau […]

Aurreko bidalketan garajearen alokairua PFEZ aitorpenean zein eratara jasotzen den, eta etekin garbia nola kalkulatzen den ikusi dugu. Etekin garbi horretatik Ogasunaren zatia zenbatekoa den ikustea falta zaigu, ordea. Gai honetan aldaketa handia dago orain arte azaldutakoarekin. Ikusitako gainerako etekin mota guztiekin —interesak, kupoiak, dibidenduak, eta abar— Ogasunak pila bakarra osatzen zuen —aurrezpenarena—, eta pila […]

Garajea alokairuan edukitzea oso erraza da: garajea erabili nahi duen norbait aurkitu, alokairuaren baldintzak eta zenbatekoa adostu, giltzak eman, eta kito. Gainerako higiezinetan hainbat muga eta legezko baldintza dauden arren, garajeek ez dute horrelakorik, eta nahi den edozer adostu daiteke. Adostasuna, gainera, nahi bezala jaso daiteke. Adibidez, hitzezko akordioa nahikoa da, nahiz eta komenigarria den […]

Garai batean ondasunak erostea zen aurrezkiak bideratzeko erabiltzen zen bide bakarrenetakoa. Inflazioa oso handia zen, eta inbertsiorako produktuak eskasak, beraz, oso zaila zen aurrezkiei behar bezalako etekina ateratzea. Horregatik, aurreztu baino, hobe zen dirua ondasunetan gastatzea. Eta zein ondasun norberaren etxebizitza baino hobe? Azken batean denok behar dugu bizileku bat. Gainera ez zion axola etxebizitza […]

Higiezinak

No comments

Higiezinak etxebizitzak, lur-sailak, lokalak, garajeak, eta antzeko ondasunak dira. Normalean norberaren erabilerarako eskuratzen diren arren inbertsio gisa ere erabil daitezke alokairuaren bitartez. Horrela, gure aurrezkiekin higiezinak eskuratu, alokatu, eta errenta jaso dezakegu. Baina higiezinetan inbertitzea ez da hain erraza. Adibidez, inbertsiorako behar den diru kopurua oso handia izan daiteke, edota higiezinaren arabera alokairurako baldintzak ez […]

Tresna-barrara saltatu