Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged amortizazioa

Gainerakoetan bezala, garajean inbertitutakoa berreskuratu nahi izanez gero, garajea saldu egin dezakegu. Ikusi ditugu, jada, garajea erosteko pausoak zein diren. Ez da zaila, hortaz, saltzeko pausoak zein izango diren asmatzea. Hala ere, zenbait ohar salmentaren inguruan: Garajea saltzeko higiezin agentzia batera jotzen badugu honek bitartekaritza gastuak kobratuko dizkigu. Gastu hauek salneurriaren ehuneko txiki bat izan […]

Gainerako inbertsioekin bezala garajearen alokairuarengatik jasotzen dugun errenta PFEZ aitorpenean jaso behar da. Errenta hori kapital higiezinen etekin gisa sailkatzen da, etxebizitzaz besteko errentamendu bezala, hain zuzen ere. Alokatuta daukagun higiezin bakoitzeko higiezinaren datuak, hau da, helbidea eta katastro zenbakia, maizterrarenak, hau da, izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia, eta alokairuaren ordainetan jasotako kopuru osoa aitortu […]

Aurreko bildaketan ikusi bezala errenta finkoak epe jakin bat izaten du. Epe horretan dirua ezin da erabili, eta amaiera arte itxaron behar da jarritakoa berreskuratzeko. Batzutan, ordea, badira honen inguruko zenbait berezitasun. Adibidez, jaulkitzaileak amortizazio aukera gorde dezake beretzat. Hau da, baloreari dagokion dirua edozein unetan —edo epea amaitu baino lehenagoko data jakin bat edo […]

Tresna-barrara saltatu