Aurreko bidalketan ikusi bezala oso segurutzat jotzen diren jaulkipenei kupoi txikiagoa eskatzen zaie. Arriskua handituz doan eran, ordea, kupoiari gainsari bat eskatzen zaio. Gainsari horri arrisku-saria deitzen zaio. Arrisku-saria, adibidez, oso erabilia da zor subiranoaren osasuna neurtzeko. Erreferentzia gisa 10 urteko obligazioak hartzen dira, eta zor subirano guztiak jaulkipen seguruenarekin —kupoi baxuena duenarekin— alderatzen dira. […]