Guk dirua behar dugunean banketxera jotzen dugu mailegu eske. Enpresek ere berdin egiten dute, baina horretaz aparte badute dirua lortzeko beste bide bat. Behar duten diru-mailegua zatikatu, eta zati horiek merkatura atera ditzakete. Mailegu zati bakoitzari balore deitzen zaio, eta balore horien merkaturatzeari errenta finkoaren jaulkipena. Inbertitzaileei jaulkipen bat interesatzen bazaie jaulkipen horretako baloreak eskuratzen […]