Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged aurrez eten

Errenta finkoa errenta aldakorra baino egonkorragoa dela esan dugu beti. Begira ditzagun, ordea, ondorengo errenta finkoko inbertsio funtsen urtekako errentagarritasunak: Inbertsio funtsa 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 UTB Bankinter Renta Fija Corto Plazo %1,8 %1,7 %2,8 %3,4 %3,2 %1,3 %0,8 %1,8 %3,5 %5,2 %2,54 Bankinter Renta Fija Largo Plazo %3,3 […]

Berez, errenta aldakorreko inbertsioak ez du amaierarik. Akzioek enpresen jabetza zati bat adierazten dute, eta ez dute eperik. Horrela, enpresak bizirik jarraitzen duen bitartean inbertsioak ere bizirik jarraituko du. Bestalde, errenta aldakorrean ez dago errenta finkoan ikusten genuen ordainketa-hurrenkera berezirik: porrotaren kasuan akzioak azkenak dira beti. Beraz, enpresak porrot egiten badu, akabo inbertsio osoa. Zorionez, […]

Salbuespenak badiren arren, errenta finkoan inbertitutako dirua berreskuratzeko bere epea bete arte itxaron behar da. Baina epea bete baino lehen dirua behar izanez gero bada aukera bat: errenta finkoa saldu egin daiteke. Gogoratu errenta finkoa kupoiak ematen dituzten baloreez osatuta dagoela. Eta jaulkitzaileari bost axola dio balore horiek noren esku dauden, beraz, balore horiek nahiko […]

Gordailuak epe jakin baterako izaten diren arren, epea bete baino lehen eten, eta dirua oso-osorik berreskuratzeko aukera eman ohi dute. Dirua edonoiz guztiz berreskuratzeko aukera hau oso garrantzitsua da. Eta ez dago horrelakorik onartzen duen beste finantza-produkturik. Gordailu batzuk, gainera, zatika berreskuratzeko aukera ere eskaintzen dute. Normalean, ordea, aukera hau ez da ezeren truke izaten. […]

Tresna-barrara saltatu