Badugu gordailu batean jarritako dirua galtzeko arriskurik? Erantzuna baiezkoa da. Banketxe batek, beste edozein enpresak bezala, porrot egin dezake, eta gerta daiteke bildu dituen gordailu guztiak itzuli ezinda amaitzea. Adibidez, horixe gertatu zen Zipren iaz Laiki Bank banketxeak porrot egin zuenean. Hainbat tirabiraren ondoren, 100.000 euro baino gutxiagoko gordailuak oso-osorik itzuli zituen, baina hori baino […]