Normalean errenta finkoaren errentagarritasuna alderatzeko kupoia begiratzea nahikoa da. Hala ere, errenta finkoa erosketa bidez eskuratzen bada, batetik kupoi bidezko errentagarritasuna erosneurriaren arabera egokitu behar da, eta bestetik irabazi edo galera gehigarri bat lor daiteke epea amaitutakoan. Hori dela eta, errenta finkoaren errentagarritasuna neurtzeko, kupoiaren ordez Barne-Errendimenduaren Tasa (BET) erabiltzen da. BETek kupoiak eta gainerako […]