Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged bataz besteratzea

Zorro iraunkorrak aurrezkiak lau zati berdinetan banatzen ditu: aurrezkien laurden bat errenta aldakorrean inbertitzen da, beste laurden bat epe luzeko errenta finkoan, beste laurden bat urrean, eta azken laurdena gordailuetan uzten da. Dibertsifikazio muturrenetakoa ia, beraz. Eta, jakina, banaketa asko aldatzen bada orduan berrorekatu egiten da, beharrezkoa dena saldu eta erosiz. Banaketa honekin edozein arriskurako […]

Twinvest

Comments off

Twinvest estrategia kostu bataz besteratzearen hobekuntza gisa ikus daiteke. Twinvestekin ere hutsetik hasten gara, aldiero diru kopuru bera aurreztuz, baina aurrezten duguna erabat errenta aldakorrean inbertitu beharrean aldi bakoitzeko kopuru hori bitan banatzen da, dibertsifikazioa hobetuz. Hain zuzen, zati bat errenta aldakorrean inbertitzen da, eta bestea gordailuetan uzten da. Gainera, aldiroko aurrezkiaren banaketa aldatu egiten […]

Kostu bataz besteratzea, batez ere, errenta aldakorraren arazoak gainditzeko pentsatutako estrategia da. Aurrezten hasteko bide bat bezala ere ikus daiteke. Estrategia honetan hutsetik hasten da, baina aldiero kopuru jakin bat aurrezteko konpromisoarekin. Adibidez, hilean 50 euro aski izan daitezke. Aldia eta kopurua erabakita, aldiero kopuru bera inbertitzen da akzio berdinean. Euro kopurua beti berdina denez […]

Bataz besteratzea aurrezkiak zatikatzeko beste modu bat da. Dena batera inbertitu beharrean inbertsioa aldi desberdinetan osatzean datza. Inbertsio produktuen errentagarritasuna denboran zehar aldatu egiten da, eta gerta daiteke une jakin batean hain aproposa ez izatea. Inbertsioa zatituz eta aldi desberdinetan inbertituz ez dugu une aproposa zein den asmatu beharko. Bataz besteratuz une onek eta txarrek […]

Orain arte aurrezkiak inbertitzeko aukera desberdinak ikusi ditugu: ezaugarriak, abantailak, fiskaltasuna, eta abar. Orain gure aurrezkiekin zer egin erabaki behar dugu. Hasiera batean erabakiak sinplea dirudi, izan ere, gure egoerara hobekien egokitzen den produktua zein den aurkitzea besterik ez dugu, ondoren aurrezkiak horretan inbertitzeko. Adibidez, aurrezkiak epe luzean behar ez baditugu errenta aldakorrean inbertituko dugu, […]

Tresna-barrara saltatu