Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged berrorekatu

Orain arteko adibideetan estrategiak oso modu sinplean osatu ditugu, produktu mota bakoitzeko funts bakarra erabiliz. Hau ez da derrigorrez horrela egin behar. Egia esan hobe izan daiteke funts gehiago erabiltzea dibertsifikazioa handitzeko. Adibidez, errenta aldakorrerako Espainiako burtsan oinarritu gara soilik, baina hori ez da hain sendoa, izan ere, Espainian gauzak okerrera joango balira bertako enpresa […]

Inbertsio funtsei esker inbertsio estrategiak aurrera eramatea oso erraza da. Diru gutxirekin inbertsioa dibertsifikatzeko aukera ematen digute, eta horri esker inbertsio estrategien arriskua are gehiago gutxitu dezakegu. Adibide gisa har ditzagun bi funts: ING Direct Fondo Naranja IBEX 35, eta Bankinter Renta Fija Corto Plazo. Lehena ikusi dugu dagoeneko aurretik, IBEX 35 indizea jarraitzen duen […]

60/40 da seguruenik gehien erabiltzen den inbertsio estrategia. Estrategia honetarako aurrezkiak bitan banatzen dira: aurrezkiaren %60 errenta aldakorrean inbertitzen da, eta gainerako %40 errenta finkoan. Banaketa honen helburua bataren arriskua bestearekin konpentsatzea da. Adibidez, errenta aldakorra oso hegakorra da, eta errenta finkoa egonkorragoa, beraz noizbait dirurik beharko bagenu errenta finkoa saldu genezake galera saihesteko. Errenta […]

Bataz besteratzea aurrezkiak zatikatzeko beste modu bat da. Dena batera inbertitu beharrean inbertsioa aldi desberdinetan osatzean datza. Inbertsio produktuen errentagarritasuna denboran zehar aldatu egiten da, eta gerta daiteke une jakin batean hain aproposa ez izatea. Inbertsioa zatituz eta aldi desberdinetan inbertituz ez dugu une aproposa zein den asmatu beharko. Bataz besteratuz une onek eta txarrek […]

Tresna-barrara saltatu