Dirutan

Aurrezkiei etekina ateratzeko sasigida

Browsing Posts tagged bitartekaria

Aurreko bidalketan aipatutako gastuen adibide gisa Renta4 ikus dezakegu. Renta4 inbertsio bitartekaritzan aritzen den banketxe bat da. Errenta finkorako nahiko aproposa da, Renta4ko balore-kontuarekin SEND merkatuko salerosketak online egin baitaitezke.

Errenta finkoan gastu ugari hartu behar dira kontuan. Horietan lehenak balore-kontuaren gastuak dira. Normalean ez dugu gasturik izango balore-kontu bat edukitzeagatik, baina badira administrazio edo mantenimentu gastuak kobratzen dituztenak. Errenta finkoaren hurrengo gastua zaintzarena da. Errenta finkoko baloreak edukitzeagatik berauek gordetzeko komisio bat kobratuko digute balore-kontuan. Komisio horri zaintza gastua deitzen zaio. Normalean errenta finkoan […]

Errenta finkoan inbertitzeko, finantza-erakunderen batean balore-kontu bat ireki behar da. Kontu izan behar dugu, ordea, balore-kontua zein finantza-erakunderekin irekitzen dugun. Gutxienez Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen erregistroan izena emanda dagoela begiratu behar dugu. Hor ageri ez bada finantza-txosna izango da seguruenik. Bestalde, komenigarria da baita ere finantza-erakunde horrek Inbertsioen Berme Funtsaren (FOGAIN) babesa duela ziurtatzea. FOGAIN […]

Tresna-barrara saltatu